XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II

Israel ez arabearra, ez musulmana eta petroliorik apenas ez duen herrialdea, ia hegomendebaldeko estatutik nabarmenena da.

1948an sortu zen errepublika hau, britaniarrek judeotarrek Palestinan estatu bereizia eraikitzeko eskaerari amore eman ziotenean.

Ordutik honantz lau gerra izan ditu inguruetako herrialdeekin (1948, 1956, 1967 eta 1973), bitarteko uneak ere ez gerra ez bake izan direlarik.

1967 aurretik jendetzaren 90% judeotarra zen, gainerantzeko 10%-a musulmana, kristaua eta drusoa izanik.

Hizkuntza garrantzitsuenak hebraiera, arabea eta inglesa dira.

Lurraldearen azala, 20.770 Kmampsup2; (1967ko gerra ondoren bere menpe harturiko lurralde arabearren 68.600 km. gehitu behar zaizkiolarik).

Jendetza: 5.000.000 biztanlekoa da.

Hiriburua: Jerusalen.

Ebanjelioak irakurtzen ditugunean, geografia eta historiarekin zerikusia duten toki, gertaera eta gizarte maila jakin batzuen aipamen zehatzak egiten dituzten adierazpenak aurkitzen ditugu.

Horregatik, une honetan Jesusen garaiko geografi kokapena egingo dut.

Kristo aurretikako V. mendez geroztik Palestina izenez ezagutzen den Jesusen herrialdea, 250 bat kilometrotako luzera duen lauki bat da.

Bere zabalera ez da toki guztietan berdina, iparraldean 40-ren bat kilometro ditu, eta 140-ren bat hegoaldean.

Guztira 25.000-ren bat kilometro karratu ditu.

Jerusalenen parean, Mediterraneo itsasotik itsaso Hilaraino doan goitik beherako ebaki bat egiten badugu, ezberdintasun nabarmenak dituzten lau lurralde bereiz ditzakegu:

- Hondar leuneko itsaldea.

- Lur landutako lautada oparoak.